XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BITOR - Bai zera!, erreztasunak aspaldi jan zituan.

- Eman zaizkion luzapen eta epe guziak atzean utziak ditu.

- Eta okerrena, zor berriak egiten ari dala.

- Hipoteka'ren korrituak ordaintzeko dauzka oraindik.

- Ori azkena da! D. Justo.

JUSTO - Bai, hipoteca gauza gaitza da.

- Lokarri ortatik ez dago iges egiterik.

- Ez badu ori antolatzen kalean gelditzen da.

BITOR - Gure Bankoak agindu ori emana dit eta azken aldiz esango diot.

- Ez da txorakeria!.

- Ta onez onean erantzungo ez ba'lu... txarrean...!.

JUSTO - Itz garratzak emakumezko bati esateko, emakumezko eder eta alargun bati, gañera.

BITOR - Neri erantsi didate txalma ori: Juzgadura eramatea.

JUSTO - Toki txarrera! Auzi-maisu ta letraduak sartu oi geranean, beleak sarraskira, norbait galdua da....

BITOR - Zerbait sumatuko zuan onezkero.

- Ni etortzekoa nintzala badaki.

- Eta tamalez, berri txar bat ezik bi ere eman bear dizkiot.

- Azkena bidali zizkiguten ardi larruak pipiak jota zeudela ta itzuli egin dizkigutela.